Mobile menu

ProZ.com-i buruzko oinarrizko informazioa


Itzultzaileen munduko komunitate handienaren zerbitzura, ProZ.com-ek oinarrizko zerbitzuen, baliabideen eta kideen bizitza hobetzen duten esperientzien erabilera errazeko sarea eskaintzen du. Hemen duzu oinarrizko funtzioen zerrenda eta laburpena.


Hitz zailak itzultzeko laguntza eman eta jaso

KudoZ sareak esparru bat eskaintzen du itzultzaileek eta beste edonork batak besteari hitzak eta esaldi laburrak itzultzen eta argitzen laguntzeko. Orain arte, 3,541,854 itzulpen galdera egin dira. Galdera horiekin guztiekin eta haientzat iradoki diren erantzunekin oso erabilgarria den bilaketen fitxategia sortu dugu.


Hizkuntza profesionalak kontratatu eta bezero berriak aurkitu

ProZ.com bezero berrien iturburu nagusia da itzultzaileentzat. Lanen sistemaren bitartez Itzulpen eta interpretazio lanak argitaratzen dira, eta interesa dutenek beren eskaintza bidali dezakete. Lanak argitaratzeko sistemaz gain, freelance itzultzaileak eta interpreteak bilatzeko direktorioa ere badago, hizkuntza profesionalak aurkitzeko balio duena


Parte hartu ProZ.com-en ekitaldietan: konferentzietan, prestakuntzan eta powwow-etan

ProZ.com-en konferentziak, prestakuntza saioak (linean ala lineaz kanpo) eta powwow-ak (bata bestetik hurbil bizi diren ProZ.com-eko erabiltzaileen topaketak) egiten dira mundu osoan. Ekitaldi horiek aukera aparta dira zure gaitasunak areagotzeko, profesional berriak ezagutzeko eta dibertitzeko!


Lana eskaini duenari buruzko iritzia idatzi, besteen iritziak irakurri

Blue Board hizkuntzari lotutako lanak eskaintzen dituztenak eta haien hornitzaileek haiei buruz dituzten iritziak ikusteko datu-basea da. Lana eskaintzen duen batekin lan egin duten ProZ.com-eko erabiltzaileek harekin "berriro lan egiteko gogoa" 1 eta 5 bitarteko zenbaki baten bidez adierazi dezakete, eta iruzkin labur bat idatzi. 15.000 baino gehiago dira lana eskaintzen dutenak; beraz, ona da bezero berri baten lana onartu aurretik Blue Board-en begiratzea.


Itzulpengintzari buruzko gaiak eztabaidatu beste itzultzaileekin

Itzultzaile edo interpretea izateari buruzko gaiak eztabaidatu foroetan: Lokalizazioa, Ordenagailuz lagundutako itzulpen tresnen laguntza teknikoa, Lanean hasi, Azpitituluak, etab.



Ez dakizu nondik hasi?

Hasi doako kontua sortu » urratsetik.
Ba al duzu konturik ProZ.com-en? Sartu »


Webgunearen ikuspegi orokorra

ProZ.com-en eskuragarri dauden funtzioen ikuspegi azkarra




All of ProZ.com
  • All of ProZ.com
  • Termino bilaketa
  • Lanak