Web gunearen arauak

ProZ.com erabiltzeko arauak

Hurrengo arauak ProZ.com‐en itzulpenetaz jardun ahal izateko beharrezkoa den giro lasaia babesteko eta hedatzeko sortu dira. Gunea erabiltzen duzu, arauak onartzen dituzula edo haiekin ados zaudela esan nahi du.


Guneko araua

1 ProZ.com‐eko foroak eztabaidarako guneak dira bakarrik.
Eztabaida daitezkeen gaiak ondokoak izan daitezke: hizkuntza eta hizkuntza zerbitzuak (itzulpena, interpretazioa, lokalizazioa, azpidazketa, etab.), negozio eta teknika gaiak, batez ere, hizkuntzaren alorrean diharduten profesionalei interes diezazkieketenak. Ezin dira egin hizkuntzarekin edo itzulpenarekin, edo hizkuntzaren zein itzulpenaren munduarekin erlazionatuta ez dauden mezuak. Politika, erlijioa edo bestelako gai eztabaidagarrietako mezuak, edo erabiltzaileek iraingarritzat jo dezaketenak zuzenean ezabatuko dira edukia kontuan hartu gabe. [ Xehetasun gehiago nahi izanez gero, ikus ezazu guneko Aukera Definizioa ]
2 Mezuak bidaltzen dutenek izenburuak ahalik eta zehatzen idatzi beharko dituzte eta foro egokienean argitaratu.
ProZ.com foroak oso aktiboak direnez, kontu handia izan behar da baliabidearen erabilgarritasuna bermatzeko. Mezuen izenburuek ahalik eta modu adierazgarrienean islatu behar dute mezuen edukia, eta ahal den kasuetan, izenburua mezuaren ideia nagusia izatea gomendatzen da. (Fitxategiak argi eta ondo antolaturik egon daitezen, kontuan hartu moderatzaileek mezuen izenburuak editatzeko baimena daukatela eta gaiak foro artean aldatzekoa ere bai. Moderatzaileek ezin dezakete aldatu foroko mezuaren edukia.)
3 Behin bakarrik argitaratu behar da mezua.
Ez ezazu gai berdina foro askotan edo hainbatetan argitaratu.
4 Erantzunak ezin daitezke argitaratutako gaitik aldendu.
Beste bazkide batek zabaldutako gaiari erantzutean, hel iezaiozu haria jarraituz. Eztabaidaz aldatzeko, mezu berri bat bidaltzea beharrezkoa da.
5 Ezin daiteke besten iritziez espekulatu.
Ezin daiteke besteren baten iritziez berba egin ("Dirudienez, Jennyren ustez...") baimenik gabe.
6 Gaia itxi denean, ezingo zaio berriro eztabaidari ekin.
ProZ.com‐eko langileek edo moderatzaileek itxitako edo ezkutatutako harietako eztabaidei ezingo zaie berriro ekin. Hari horietako mezuak ezingo dira editatu gaia itxi ostean.
7 Foroak adierazitako hizkuntza da erabili behar dena.
Foro bakoitzak erabakitzen du lanerako zein hizkuntza hautatu, eta hizkuntza hori ahal den guztietan erabiliko da mezuak bidaltzen direnean. Bestelakorik zehazten ez bada, ingelesa izango da lanerako hizkuntza.
8 Ezin daiteke zerbitzuetako erosleei buruz eztabaidatu.
Ezin daitezke zerbitzuetako erosle jakin bati buruzko mezurik edo iruzkinik egin (izenaz, erreferentziaz, estekaz edo beste molde batez identifika ahal zaionari), aldekoak edo kontrakoak badira ere. (Zerbitzuetako erosle jakin batekin berriro lan egiteko aukera adierazteko, guneko erabiltzaileek ProZ.com‐eko Blue Board‐a erabili behar dute.)
9 Mezua bidaltzen duenaren erantzukizuna da copyright‐a errespetatzea.
Ezin daiteke erabili baimendu ez den materialaren kopiarik (copyrightak, erregistratutako markak, edo bestela babestutakoak). Bakarrik inprima daitezke artikuluetako pasarte batzuk edota estekak, betiere, argitaratzaileen baimena lortu ez denean. Azken kasu horietan, zure mezuak argi eta garbi utzi behar du baimen hori eskuratu duela.
10 Ezin daiteke interpretazio legalik egin
Foroetan ezin daiteke ProZ.com‐eko politikari eta ezaugarriei buruzko interpretazio legalik egin edo horiek zalantzan jarri. Hori egiteko bidali ezazu idazki bat ProZ.com‐eko bulego nagusietara.
11 Erabili horretarako beren beregi diren gunearen atalak.
Foroak ezin dira erabili gunean atal bereziak dituzten gaiak jorratzeko.
12 The Certified PRO network screening process should not be discussed in the forums.
To maintain the integrity of the screening process for the Certified PRO network, specifics of the process should not be discussed in the forums. Details related to one's personal experience in the screening process for the Certified PRO network, including reasons received for acceptance or denial of one's application, should not be discussed in the forums. Questions may be submitted via support request.
13 Announcing non-ProZ.com events via the forums is only permitted in the "Language Industry Events & Announcements" forum.
One announcement may be posted per event either in the Language Industry Events & Announcements forum or via the Translation news service. Additional announcements (e.g. "reminder", "final call") are not allowed. Events should not be announced anywhere else in the forums. An exception is allowed for non-English or country-specific forums; an event may be posted once, in one non-English or country-specific forum (not in addition to, but in lieu of a post in the Events and Announcements forum or Translation news).

Goiko arauak errespetatzea gunera sartzeko eta hura erabiltzeko ezinbesteko baldintza da.

Betearazpena

Langileek eta moderatzaileek ondorengoa egin dezakete aipatutako arauak bete daitezen:
* guneko erabiltzaileekin harremanetan jarri arau jakin batzuez ohartarazteko
* arauren bat urratzen duen mezua ez onartzea (edo ezabatzea/ezkutatzea)
* arauak gogorarazten dizkieten mezu bat bidaltzea ekintza jakin batzuk gauzatzen ari diren erabiltzaileei
* guneko zenbait ezaugarri erabiltzeagatik profila aldi baterako edo behin betiko ezabatzea
* profila edo bazkidetza deuseztatzea (langileek soilik)

Deuseztapena

Arau‐hauste larriren bat gertatzen den kasuetan, ProZ.com‐eko langileek profila (eta bazkidetza) deuseztatuko dute. Halere, kasu gehienetan, ProZ.com‐ek "txartel horia edo gorria" erabili ohi du, futbolean erabiltzen diren helburu berdinekin.

Guneko langileek soilik atera dezakete txartel horia edo gorria. Arauak zenbakiz adierazten dira, eta txartelaren data erregistratu egiten da. "Txartel horia" edo "txartel gorria" terminoak esplizituki erabiltzen dira; e‐postaren bat bidaltzen bada, terminook gaian agertzen dira.

Txartel horia atera dioten erabiltzaile batek web gunea erabiltzen jarrai dezake (batzuetan zenbait mugekin bada ere), baina jakinarazi egiten zaio arau‐hauste gehiago egiten baditu ezingo duela web gunea erabili. Profila ezabatu zaion pertsona bat ezingo da berriro ProZ.com‐en bazkide izan.

Argibideak

Aipatutako arauez edo arauak betearazteaz argibideak nahi izanez gero, mesedez bidal ezazu laguntza eskabide bat.

Request help


Site Documentation


The member services and support team
Jared

Jared

Lucia

Lucia

Alejandro

Alejandro

Helen

Helen

Yana

Yana

Maria D

Maria D

Karen

Karen

Enrique Manzo

Enrique Manzo

Evelio

Evelio

Julieta

Julieta

Mariano

Mariano

Hayjor Roca

Hayjor Roca

Andrea

Andrea

Rocío Tempone

Rocío Tempone

Rocio Palacios

Rocio Palacios

Ezequiel

Ezequiel

Your current localization setting

Euskara

Select a language

All of ProZ.com
  • All of ProZ.com
  • Termino bilaketa
  • Lanak
  • Foroak
  • Multiple search