ProZ.com-en lan sistemak nola funtzionatzen duen

ProZ.com-eko lanen sisteman hitzkuntza lanak nola sartzen diren ikusteko azalpen erraza.


1. Lana eskaintzen duenak itzulpen edo interpretazio lan bat argitaratzen du

Lana argitaratzean hizkuntza bikoteak, proiektuaren xehetasunak, epemuga, eta abar adierazten dira. Lana eskaintzen duenak zenbait baldintza ezar diezazkio itzultzaileari, haren ama hizkuntza edo kokapena esaterako.

Doan argitaratzen dira lanak ProZ.com-en

2. Interesatuta dauden profesionalek haien interesa adierazten dute

Lana interesatzen bazaie eta baldintzak betetzen badituzte (baldin badaude), haien eskaintzak bidaliko dizkiete lana argitaratu duenari.

3. Lana eskaintzen duenak zerbitzua nork emango dion aukeratzen du eta harekin jartzen da harremanetan zuzenean

Hainbat eskaintza jaso ondoren, lana argitaratu duenak hornitzaile bat edo gehiago aukeratu ahal izango ditu lana egiteko eta harekin edo haiekin jarriko da harremanetan zuzenean. ProZ.com-ek ez du komisiorik kobratuko.

4. Nahi izanez gero, iritzia adierazi daiteke lana egin ondoren

Lana bukatutakoan, lana eskaintzen duenak eta zerbitzuaren hornitzaileak besteari buruzko iritzia utzi ahal izango du.*

*Zerbitzuaren hornitzaileak iritzia uzteko baimena eman behar du haren profilaren bitartez.



Lanen sistemari buruz gehiago jakiteko, irakurri Maiz egiten diren galderak.