Guneko arauak
ProZ.com erabiltzeko arauak
Hurrengo arauak ProZ.com‐en itzulpenetaz jardun ahal izateko beharrezkoa den giro lasaia babesteko eta hedatzeko sortu dira. Gunea erabiltzen duzu, arauak onartzen dituzula edo haiekin ados zaudela esan nahi du.
Kategoria
Guneko araua
2.1 |
Termino baten itzulpenerako gainerako baliabideak agortu direnean bakarrik erabili beharko litzateke KudoZ‐eko laguntza.
Eskura dauden bitartekoak KudoZ fitxategiak (KudoZ > ProZ.com‐eko Bilaketa Taldea, menu nagusian), hiztegiak, bilaketa tresnak, etab. dira. Itzulpena aurkitu egin bada baina, halere, KudoZ galdera bat egitea erabakitzen bada, itzulpen horrekin emateko informazioa jaso beharko luke mezuak, informazioa hori nondik lortu den adieraziz. |
2.2 |
KudoZ‐en argitaratutako testuen luzerak hamar (10) hitz ingurukoa izan behar du gehienez.
Testu luzeagoen kasuan, direktorioa edo lanak argitaratzeko sistema erabiltzea gomendatzen da profesional egoki bat bilatzeko. |
2.3 |
Termino bat bakarrik onartzen da galdera bakoitzeko.
KudoZ mezu bakarrean hainbat terminoen itzulpena eskatzen bada, glosarioetako sarrerak sortzeko aukerak murriztu egiten dira. |
2.4 |
Galdera bakoitzak testuinguru nahikoa izan behar du.
Testuingururik ez dagoenean, gaiaren eremua eta dokumentu mota adierazi beharko da. Lagungarri izan daiteke delako terminoaren testuinguruko esaldiak edo paragrafoak gehitzea. |
2.5 |
KudoZ galderak behar bezala sailkaturik egon behar dira.
Galdera bat bidaltzen denean, kontu handia eduki behar da hizkuntza konbinazio, kategoria (PRO edo Non‐PRO), gai orokor edo zehatz aproposenak hautatzeko orduan. Espezializazio eremu bat baino gehiagori dagokionean, ez da adierazi behar gai "orokorra" edo "beste batzuk". |
2.6 |
Galdetzaileak dira galderak itxi behar dituztenak.
Galdera itxi zuretzat erantzun egokiena dena hautatu ostean (eta eman iezaizkiozu puntuak, galdera "punturik gabeko" galdera gisa bidali ez bada). Galdera egiten dutenek arrazoizko epe batean galdera itxi ez badute, ezingo dute galdera gehiagorik itaundu. (Kontuan hartu ez dela zertan egon behar erantzun egoki bat, galdera erantzun egokiena hautatu barik ere itxi daiteke.) |
2.7 |
Glosarioetako sarrerak galdera itxi bezain laster egin behar dira.
Galdera bat ixten denean, galdetzaileak glosarioko sarrera bat egin beharko du‐‐jatorri eta xede terminoekin, hiztegietako sarreretan datozen moduan idatzirik‐‐ emandako datu‐orriaz baliaturik. Glosario batean sartzeko balio ez duten terminoen galderak salbuetsi egingo dira. |
2.8 |
Egunean eta astean KudoZ galdera kopuru jakin bat bakarrik egin daiteke.
Mugak automatikoki ezarriko dira galdetzailearen bazkidetza mailaren arabera. Debekaturik dago ezer egitea muga horiek saihesteko. |
2.9 |
Guidelines:
"Help" KudoZ should be used for requesting terms help after having searched the KudoZ term search and other resources. When asking a question, sufficient context should be provided. Even when there is no other context, the subject area and type of document should be indicated. It can be helpful to enter sentences or paragraphs where the term in question occurs. See a more detailed description here. |
Goiko arauak errespetatzea gunera sartzeko eta hura erabiltzeko ezinbesteko baldintza da.
BetearazpenaLangileek eta moderatzaileek ondorengoa egin dezakete aipatutako arauak bete daitezen:
* guneko erabiltzaileekin harremanetan jarri arau jakin batzuez ohartarazteko
* arauren bat urratzen duen mezua ez onartzea (edo ezabatzea/ezkutatzea)
* arauak gogorarazten dizkieten mezu bat bidaltzea ekintza jakin batzuk gauzatzen ari diren erabiltzaileei
* guneko zenbait ezaugarri erabiltzeagatik profila aldi baterako edo behin betiko ezabatzea
* profila edo bazkidetza deuseztatzea (langileek soilik)
Deuseztapena
Arau‐hauste larriren bat gertatzen den kasuetan, ProZ.com‐eko langileek profila (eta bazkidetza) deuseztatuko dute. Halere, kasu gehienetan, ProZ.com‐ek "txartel horia edo gorria" erabili ohi du, futbolean erabiltzen diren helburu berdinekin.
Guneko langileek soilik atera dezakete txartel horia edo gorria. Arauak zenbakiz adierazten dira, eta txartelaren data erregistratu egiten da. "Txartel horia" edo "txartel gorria" terminoak esplizituki erabiltzen dira; e‐postaren bat bidaltzen bada, terminook gaian agertzen dira.
Txartel horia atera dioten erabiltzaile batek web gunea erabiltzen jarrai dezake (batzuetan zenbait mugekin bada ere), baina jakinarazi egiten zaio arau‐hauste gehiago egiten baditu ezingo duela web gunea erabili. Profila ezabatu zaion pertsona bat ezingo da berriro ProZ.com‐en bazkide izan.
Argibideak
Aipatutako arauez edo arauak betearazteaz argibideak nahi izanez gero, mesedez bidal ezazu laguntza eskabide bat.