Guneko arauak
ProZ.com erabiltzeko arauak
Hurrengo arauak ProZ.com‐en itzulpenetaz jardun ahal izateko beharrezkoa den giro lasaia babesteko eta hedatzeko sortu dira. Gunea erabiltzen duzu, arauak onartzen dituzula edo haiekin ados zaudela esan nahi du.
Kategoria
Guneko araua
1 |
ProZ.com hizkuntzaren gainean lan egiteko gunea da.
Hizkuntzaren alorrean dihardutenentzako edo hizkuntza zerbitzuak behar dituztenentzako bitarteko profesionala da web gune hau. Berez, ezin daiteke itzulpenarekin, interpretazioarekin, hizkuntzaren gaineko bestelako gaiekin edo berorien negozioarekin zerikusirik ez duten gaiei buruz berba egin. [ Xehetasun gehiago nahi izanez gero, ikus ezazu guneko Aukera Definizioa ] |
2 |
Elkarrekiko errespetua, profesionaltasuna eta joko garbia egon behar da.
Guneko erabiltzaileek adeitasunez hartu behar dituzte gainerakoak, bai mezua jendaurrean jartzen denean bai zuzenean harremanetan jartzean, eta fede onez jardungo direla suposatzen da. Ez da jasartzerik ez erasorik onartuko, ezta web gunearen bestelako erabilerarik ere. KudoZ‐en, direktorioan edo beste edozein lekutan ekintzak bideratzea legez kanpoko abantaila irabazteko ez da onartuko. |
3 |
Ez dira iragarkiak onartzen.
Publizitate ordaindua ProZ.com‐eko atal jakin batzuetan soilik ager daiteke. Ezin daiteke baimenik gabeko merkataritzazko publizitaterik egin foro, profiletako mezu edo bestelako bideen bidez. Halaber, ezin daiteke zerbitzu lehiakorrenak eskaintzen dituzten guneei buruz eztabaidatu, iraganean egondako neurrigabekeria dela‐eta. |
4 |
Ez da hizkera iraingarririk onartzen.
|
5 |
Maiuskulak gehiegi ez erabiltzea gomendatzen da.
Minuskulak erabil itzazu kontrarik esan ezean. Dena letra maiuskulaz jartzeak oihukatzea eragiten du. |
6 |
Itxuraldatzea eta iruzur egitea erabat debekaturik dago.
ProZ.com erabil dezakezu izena ezagutzera eman gabe. Halere, ez da onartuko beste baten nortasuna hartzea ustezko identitateez baliatuaz ezta besteei engainatzea ere. |
7 |
Profil bat bakarrik onartzen da pertsona bakoitzeko.
Mugak saihesteko edo abantailak edukitzeko profil berri bat egitea debekaturik dago. (Halere, zuretzako profil bat izan dezakezu eta erregistratu duzun negoziorako beste bat.) |
8 |
Discussion of administrative actions taken by moderators or site staff should be carried out solely via the site's online support system.
Administrative actions include rules enforcement actions in the forums and KudoZ, warnings or restrictions on posting or other rights, editorial adjustments to topic subject lines, the locking of certain forum threads, selection of topics to be featured on the home page, etc. For further clarification, see this FAQ. |
Goiko arauak errespetatzea gunera sartzeko eta hura erabiltzeko ezinbesteko baldintza da.
BetearazpenaLangileek eta moderatzaileek ondorengoa egin dezakete aipatutako arauak bete daitezen:
* guneko erabiltzaileekin harremanetan jarri arau jakin batzuez ohartarazteko
* arauren bat urratzen duen mezua ez onartzea (edo ezabatzea/ezkutatzea)
* arauak gogorarazten dizkieten mezu bat bidaltzea ekintza jakin batzuk gauzatzen ari diren erabiltzaileei
* guneko zenbait ezaugarri erabiltzeagatik profila aldi baterako edo behin betiko ezabatzea
* profila edo bazkidetza deuseztatzea (langileek soilik)
Deuseztapena
Arau‐hauste larriren bat gertatzen den kasuetan, ProZ.com‐eko langileek profila (eta bazkidetza) deuseztatuko dute. Halere, kasu gehienetan, ProZ.com‐ek "txartel horia edo gorria" erabili ohi du, futbolean erabiltzen diren helburu berdinekin.
Guneko langileek soilik atera dezakete txartel horia edo gorria. Arauak zenbakiz adierazten dira, eta txartelaren data erregistratu egiten da. "Txartel horia" edo "txartel gorria" terminoak esplizituki erabiltzen dira; e‐postaren bat bidaltzen bada, terminook gaian agertzen dira.
Txartel horia atera dioten erabiltzaile batek web gunea erabiltzen jarrai dezake (batzuetan zenbait mugekin bada ere), baina jakinarazi egiten zaio arau‐hauste gehiago egiten baditu ezingo duela web gunea erabili. Profila ezabatu zaion pertsona bat ezingo da berriro ProZ.com‐en bazkide izan.
Argibideak
Aipatutako arauez edo arauak betearazteaz argibideak nahi izanez gero, mesedez bidal ezazu laguntza eskabide bat.